ACAMBI, Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkartea

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

Emakumeek osatutako taldea. Gaixotasuna gainditu eta Elkarteko psikologoarekin luze prestatu eta gero, ospitaletara doaz operatu berri dituzten emakumeak bisitatzeko. Erabateko mastektomia izan duten emakumeei laguntza protesia eramateaz gain, gogo, adore eta itxaropenez beteriko hitzak eskaintzen dira, batez ere. Bizi testigantza horrek erakusten du egun minbiziak ez duela zertan heriotza berekin ekarri. Halaber, telefono bidezko jarraipena egiten dute, gaixoak ospitalean alta hartu ondoren.

Beste talde batek informazio, laguntza eta abarren bila gure egoitzara hurbildu edo telefonoz deitzen duten pertsonei arreta eskaintzen die.

Behar ditugun boluntarioen profila

Bularretako minbizia duten pertsonak, ospitaleetan bisitak egiteko eta gure egoitzan arreta eskaintzeko.

Bularretako minbiziari buruz antolatzen ditugun informazio kanpainetan guretzat ezinbestekoa da pertsona guztien (bularretako minbizia izan zein ez) lankidetza. 

Ahida Arreta falta duten hiperaktiboen elkartea

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

Garrantzitsua da boluntarioak TDAH ezagutzea, eginkizun egokia bete ahal izateko: TDAH duten pertsonen portaerak ezagututa, behar bezalako zuzentarauak eman ahalko dizkiete.          

Behar ditugun boluntarioen profila

TDAHrekin konpromisoa duten pertsonak.

Gurasoak, astialdiko begiraleak, maisutza, psikologia, pedagogia eta abarretako ikasleak, gizarte hezitzaileak.

 

Bizkaia Elkartea - Arantza Bifidoa eta Hidrozefalia - ASEBI            

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

  • Jarduerak antolatzen lagundu.
  • Gaixoei lagundu.
  • Jarduerak garatzen lagundu

Behar ditugun boluntarioen profila

  • 16 urtetik gorakoak
  • Ilusioa eta ikasteko gogoa dituzten pertsonak, gizartekoiak eta dinamikoak direnak, eta erakundearekin konpromisoa hartzen dutenak.
  • Urte osoko boluntariotza.
  • Berariazko beharrizanak: asteburuak, uda (uztaila) eta azaroa (azaroaren 21a)    

Aspace Bizkaia

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

Aspace Bizkaiaren ustez, boluntariotzaren bidez elkartearen benetako izaera islatzen da. Boluntarioek garun paralisia sozializatzen dute, integrazio eta normalizazio parametroei jarraituz. Proiektu berri bati ekiten dioten pertsonen freskura eta grina ameslaria dituzte, baita inguruan dugun mundua berritu nahi izateko gaitasun hori. Aspace Bizkaiaren ikuspegitik, astialdia boluntarioen lankidetzaren eskutik doa. Erabiltzaileek beraiek eskatzen dute boluntarioak beren aisialdian integratzea, eta Aspace Bizkaiako boluntarioek arlo horretan esku hartzen dute.

Aisiaz eta astialdiaz gozatuz  normalizazioranzko zuzeneko bidea abiatzen dugu. Izan ere, garun paralisia duen pertsonak bere ohiko bizitzatik kanpo dauden egoera atseginei aurre egin behar die, bizitzari aurre egin behar dio.

Horrela, elkartearekin lan egiten duten boluntarioek funtsezko eginkizuna daukate, eta, haien laguntzarik gabe, ezin izango lirateke gauzatu mota horretako jarduerak.

Boluntarioek laguntzarako oinarrizko higiene, elikadura eta jantzi beharrizanak bete behar dituzte, eta, era berean, aisian lagundu behar die gaixoei. Garun paralisia duen pertsona sozializatzeko tresna izan behar dira, eta astialdiaren arloan aisia normalizatuko jardueretan parte hartzen lagundu behar diote, jarduera horiek haren adinera eta ezaugarri pertsonaletara egokituta. Halaber, erabiltzailearen afektibitate beharrizanei erantzun behar zaie.     

Behar ditugun boluntarioen profila

Aurretik aipatu bezala, programa guztiak aisiaren arlokoak dira. Horregatik, Aspace Bizkaian uste dugu boluntarioen profila honakoa izan behar dela: 18 eta 30 urte bitarteko gaztea, nahiz eta beste adin tarte batzuk baztertzaileak ez diren eta baloratu ere egiten diren. Taldean lan egiteko gaitasuna duen pertsona, enpatia agertzen duena eta ingurunea hobetu beharrarekin konpromisoa duena.

Une honetan erakundeak bultzada handia ematen dio boluntariotzari, eta, beste profil batzuk izan arren, gure erakundean boluntariotza gauzatu nahi duten pertsonak integratu ahal izateko hainbat jarduera hausnartzen ari gara.

AVIFES

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

Boluntarioek berariazko prestakuntzarik eskatzen ez duten zereginak gauzatuko dituzte; izan ere, horietan askoz garrantzitsuagoak dira hunkiberatasuna eta harreman pertsonalak. Profesionalen taldeak, berriz, esku-hartzearen gaineko berariazko jakintza du, zerbitzua emateko edo programa garatzeko “nagusia” dena.

AVIFESen boluntarioek hurrengo arloei lotutako zerbitzu edo programetan parte hartuko dute nagusiki:

  • Aisia eta astialdia / Kultura / Kirol jarduerak / Prestakuntza / Emozio laguntza
  • Teknologia berriak / Artea eta adierazpena / Lanaren aurreko eremua
  • Parte hartzen den programa edo zerbitzu zehatzaren arabera, egin beharreko zereginak mugatuko dira. Hala ere, honako hauek aipatuko ditugu:
  • Buru gaixotasuna duten pertsonen beharrizanei erantzutea.
  • Hurbiltasun eta laguntza zereginak, taldeen dinamizazioa. 
  • Prestakuntza, okupazio, kirol eta aisia jardueren dinamizazioa.
  • Sentsibilizazio eta salaketa sozialeko ekintzak.

Behar ditugun boluntarioen profila:

Uste dugu Avifesko boluntarioak honelakoak izan behar direla:

  • Adinez nagusia
  • Arduratsua eta setatsua izan behar da, eta lan bat etengabe egiteko gai izan behar da, nahiz eta arduraldi txiki-txikia izan.
  • Bere bizitzako eremuekin konpromisoa hartzen duen pertsona izango da: pertsona, familia eta lan bizitzan sartzen da, baita beste arlo batzuetan ere.
  • Izaera kritikoa du, eta buru gaixotasuna duen pertsona baten errealitatea ezagutzearen aldeko interesa agertzen du.
  • Besteei laguntza eskatzen uzteko prest dago. Jaso eta emateko prest dago. Parte hartu nahi du.
  • Egonkortasun psikikoa eta fisikoa ditu: kasu zehatz bakoitzean balotaru beharrekoak.
  • Ez da aurreko esperientziarik behar, ezta prestakuntza akademikorik ere.
  • Bere zaletasunak eta jakintza partekatu nahi ditu buru gaixotasuna duten pertsonekin.
  • Garatu beharreko zereginen arabera baliteke profil berariazkogoak eskatzea.

Bizkel, Bizkaiko bizkarmuinaren kaltetuak

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

Kideak gure erakundeko boluntario nagusiak dira. Senideak eta lagunak erakartzen dituzte aldi berean, gure jarduera guztietan hitz eskubidea daukatenak.     

Behar ditugun boluntarioen profila

Pertsona gazteak, guk egin ezin ditugun ekintzetarako jarduera zehatzetan parte hartu ahal dutenak: furgoneta gidatu, zamalanak egin, standa instalatu, pakete astunak garraiatu...

Horrez gain, minusbaliotasun fisikorik ez duten eta gurpil aulkien tailerrean lagundu nahi diguten pertsonak behar ditugu, iraultzeko arriskua badago guri helduko digutenak.

Cáritas Getxo

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

CÁRITAS boluntariotza erakundea da, erakundearen proiektu eta maila guztietan parte hartzen duena.

Boluntariotzaren ikuspuntutik elkartasunaren kultura, sentsibilizazioa eta boluntarioen partaidetzarako gonbidapena sustatzen dira, horrek hazkunde pertsonala dakarrela. 

Behar ditugun boluntarioen profila

  •  18 urtetik gorakoak, hartutako konpromisoari eusten diotenak. 
  • Erakundearen helburuak onartzea, ekintzak Cáritasen nortasunaren arabera garatuta.

  • Elkartasunez eta arduraz jarduteko gaitasuna, taldean lan eginda eta beste batzuekin koordinatuta.     

EUROPARK – PARKINSON GETXO

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

GAIXOAK BERAIEK ETA HAIEN SENIDEAK DIRA, NAHIZ ETA BATZUETAN LAGUNAK ALDI BATERAKO BOLUNTARIOAK DIREN

Behar ditugun boluntarioen profila

EZ DAGO PROFIL ZEHATZIK, LAGUNDU ETA LAGUNTZA FISIKOA EMAN BESTE EGINKIZUNIK EZ DAGOELAKO.

EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROME ETA ADIMEN URRITASUNEN FUNDAZIOA

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

Adimen minusbaliotasuna duten pertsonak dinamizatu, planifikatu eta horiei laguntzea asteburuetako aisia jardueretan, aisia normalizatua eta haien adinera egokitzen dena lortzeko asmoz. Horrela, berdinkideen arteko elkarreragina erraztuko da, eta komunikazio, erlazio, autonomia eta erabaki trebetasunak eskuratzea sustatuko da.  

Behar ditugun boluntarioen profila

Gaztea, adinez nagusia, urteko larunbatak adimen urritasuna duten pertsonen talde bati laguntzen emateko prest dagoena, koordinaziorako hileko / bi hilean behingo bileretara doana eta programaren barnean garatzen diren zereginetan (posta elektronikoaren bidezko erregistroak, hiru hilean behingo ebaluazioak, hiru hilean behin antolatzen diren asteburuko txangoak eta azken txostenak) aktiboki parte hartzen duena. 

ARGIA FUNDAZIOA

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

Okupazio jardueren programaren barnean, buru gaixotasun larria duen pertsonaren gaitasunak eta trebetasunak hobetzen laguntzea. Aisia eta astialdia guztien eskubidea eta bizitza osoagoa lortzeko espazio atsegina izan behar dira.

Behar ditugun boluntarioen profila

Buru gaixotasun larria duten pertsonen egoerarekin sentikorrak diren pertsonak, 21 urtetik gorakoak, 6 hilabeteko gutxieneko konpromisoa hartzen dutenak, aurreko prestakuntzarik behar ez dutenak, eta eremu horretan hasierako prestakuntza jasoko dutenak.        

Gizatiar, Erromo-Areetako Emakumeen Elkarte Sozio-Kulturala

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

  • 50 boluntariok elkartearen garapenean eta funtzionamenduan laguntzen dute.

Behar ditugun boluntarioen profila

  • Astialdia eta laguntzeko gogoa dauzkaten emakumeak.
  • Informatika ezagutzak dituztenak.
  • Edozein eremutan duten esperientzia partekatu nahi dutenak

SORTARAZI giza garapenerako elkarte klaretarra

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

  • Gizarteratzeko prozesuetan helduei laguntzea: ….-(a)(r)ekin izan/ egon
  • Helduei laguntzea alfabetizazioan, informatikan, hizkuntzan…
  • Prestakuntza programetan laguntzea: irakasleen/tutoreen laguntza
  • Egitura: bulegoko lana, harrera...
  • Elikagaien bankua
  • Txikitan eta Kalegintza programak garatzea

Behar ditugun boluntarioen profila

  • 21 urtetik gorako helduak
  • 9:30-13:30 eta 15:00-18:00 bitartean libre egotea astelehenetik ostiralera (B & L)
  • Hilean larunbat 1 goizez Bilbon

Uribe Costa Elkartea, adimen minusbaliotasuna duten pertsonen aldekoa

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

  • Adimen minusbaliotasuna duten elkarteko pertsonei laguntzea.   

Behar ditugun boluntarioen profila

  • 18 urtetik gorakoak, astialdia dutenak.

URTEALAIAK GETXOKO NAGUSIEN ELKARTEA

Boluntariotzaren eginkizuna nire erakundearen barnean:

 

  • ELKARTEKO BOLUNTARIOAK PROGRAMATUTAKO TAILERRETAN IRAKASLE ARITUKO LIRATEKE

Behar ditugun boluntarioen profila

  • BOLUNTARIOAK ARDURATSUAK ETA PROGRAMATUTAKO TAILERREN BATZUETAN EZAGUTZAK IZAN BEHAR DITUZTE. ASTELEHEN ETA OSTEGUNETAN, 10ETATIK 11ETARA TAI-JIA ESKAINIKO DA. OSTEGUNETAN 11ETATIK 13ERA PINTURA ESKAINIKO DA.

Copyright 2010. Aviso Legal