Sarekide udalerriko boluntariotza erakundeen elkartea da, eta haren zeregin nagusia udalerrian boluntariotza sustatu eta indartzea da.

Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloarekin lan egiten duten izaera ezberdinetako (minusbaliotasuna, bazterkeria, emakumea, osasuna, etorkinak...) 20 erakundek osatuta dago.

Sarekide Getxoko boluntariotza erakundeen elkarteak honako helburu hauek ditu:

  1. Hori osatzen duten erakundeen arteko loturak sustatu, harremanari eusteko eta jarduerei buruzko informazioa elkarri emateko asmoz.
  2. Erakunde bakoitzak bere estatutuetan ezarritako helburuak ahalik eta neurri handienean garatzen saiatu.
  3. Getxo udalerrian boluntariotza bultzatu, eta pertsonei boluntariotzari buruzko informazioa eta orientazioa eskaini. Boluntariotzaren eginkizuna bultzatu eta hobetu, eta horri lagundu haren lana, prestakuntza eta topaketa aintzatetsiz.
  4. Hori osatzen duten boluntariotza erakundeei lagundu. Boluntarioak eta prestakuntza kudeatzen lagundu.

Sarekidek (sareko lagunak) sareko lanari ematen diogun garrantzia aipatzen du. Elkartearen helburuak lortzeko bidean, erakunde kideek zeregin aktiboa daukate, eta horietako bakoitza lantalde bateko kidea da, horiek ordezkatzen dituten pertsona baten bidez. Lantalde bakoitzak (egun hiru daude) hainbat gai jorratzen ditu: lehenengoak topaketak, bigarrenak barneko lana eta hirugarrenak komunikazioa.

Lantalde bakoitzak banaka edo taldeka lan egiten du gainerako taldeekin, beharrezkoa baldin bada.

Lan egiteko modu berri horren bidez, elkartearen inguruan sare asko sortzea lortu dugu; horietako lehenengoa eta garrantzitsuena udalerriko 19 erakundeok batera lan egitea izan da, eta badaude sare txikiagoak, elkarri lotzen zaizkionak (lantaldeak, Zuzendaritza Batza...). Horrez gain,  sinergiak ezarri ditugu Getxoko Udalarekin, Boluntarekin eta abarrekin.

 

Copyright 2010. Aviso Legal