Getxo Udalerriko XIX. Boluntariotza Sariak

az., 2012.eko azaren 21a

[Translate to Euskera:] Entrega del XVIII Premios de Voluntariado.

Sarekide Boluntariotza Erakundeen Federazioa da, eta, Getxoko Udalaren laguntzaz, boluntariotza sarirako kandidaturak aurkezteko epea zabaldu du.

Beste behin ere Sarekide elkarteak Getxoko boluntariotza sariak antolatuko ditu, urtero bezala. Udalerriko elkarteek beren kandidaturak aurkezteko epea azaroaren 5etik 19ra bitartean egongo da zabalik, eta oinarriak hemen ikus daitezke: Baseak.pdf              

Getxo udalerriko boluntariotza saria pertsona fisikoek edo juridikoek boluntariotza ekintzan zein boluntariotza sustatzen eta boluntariotza funtsezko elementu duten proiektuak garatzen egindako banakako edo taldeko lanaren aintzatespena da.

Pertsona fisikoek edo juridikoek honako bi modalitateetan parte har dezakete sarietan: banakakoa eta taldekoa. Banakako modalitatean lehiatu ahalko dira Getxo udalerriko irabazi-asmorik gabeko gizarte erakundeetan jarduera solidarioa garatzen duten boluntarioak. Taldeko modalitatean, berriz, boluntariotza protagonismo berezia duten proiektuak etengabe eta eraginkortasunez garatzen dituen edo Getxoko boluntariotza sustatzeko eginkizuna duen erakundea sarituko da.

Kandidaturak Sarekidera bidali ahalko dira posta elektronikoaren bidez (info@remove-this.sarekidegetxo.org) edo posta arruntaren bidez: Gobelaurre boluntariotza zentroa. J.M. Txabarri Zuazo parkea, zk.g. 48930 - Getxo. Argibide gehiago nahi izanez gero, elkarteek 946122845 telefono-zenbakira deitu ahalko dute astearteetan 15:30etik 20:30era eta ostegunetan 09:00etatik 14:00etara.

 

Copyright 2010. Aviso Legal