Estatuko xv. Boluntariotza Kongresua 2012
Euskadin lehenengo aldiz egingo da Estatuko Boluntariotza Kongresua. Izan ere, XV. edizioa Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da 2012ko azaroaren 27, 28 eta 29an.
Kongresuaren goiburua “Alez ale mendi bat / Un granito una montaña” izango da, boluntarioen lanaren ikur gisa, haien banakako ahaleginari esker elkartasun mendiak eraikitzen baitoaz. Kongresuaren BOLUNTARIOTZA ETA GIZARTE PARTAIDETZA XXI. MENDEAN izenburuak partaide guztiak bultzatuko ditu boluntariotza ekintzaren egungo egoerari eta etorkizuneko erronkei buruzko gogoeta egitera.
Ildo estrategikoak boluntariotza ekintzarekin sentikorrak eta aktiboak diren herritarrak sortzea, etorkizuneko boluntariotzaren erronkei erantzuteko prest dagoen elkartegintza dinamikoaren garapena sustatzea eta eragile guztien koordinazioa bultzatzea dira.
Kongresuaren asmoa bertan esku eta parte hartzen duten lagunentzat esperientzia sozial baliotsua sortzea da; boluntariotzaren izaera jakinaraztea, eskaintzen dituen aukerak, esku artean dituen baliabideak, haren aukerak eta abar helarazita pertsonen giza eta buru garapenean berean; elkartasunaren kultura sustatzea, boluntariotza ekintza gure gizartean integratu eta haren zati adierazgarria izan dadin, behar bezalako aintzatespena eskuratuta.
(http://www.congresovoluntariadoeuskadi2012.es/)